XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AITA - Kaixo, ama! Pedro naiz.
AMONA - Eta?
AITA - Gogoratzen al zara nor naizen?
AMONA - Gogoratuko ez naiz!
Txoratzen hasi al zara, edo zer?
AITA - A, beno... Aizu, Maite hor al da?
AMONA - Bai, baina alferrik, ez dago telefonoa hartzeko moduan.
AITA - A, ez?
AMONA - Ez, ikasten ari da.
AITA - Esaiozu ni naizela
AMONA - Ez diot esango.
AITA - Eta berarekin hitz egin beharra daukadala.
AMONA - Beste egunen batean beharko du.
Gaur oso lanpetuta dabil.
Aio, Pedro!
AITA - Ama...
AMONA - Zer uste du horrek?
Edozein momentutan edonor molesta dezakeela?
AMONA - Aparatu hau inbentatu zuena ere!
Sikira soinurik gabekoa balitz...
Bai, nor da?
TXEMA - Kaixo!
Aizu, Maite etxean al da?